Bertsos - View details   To know more about this section

1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-08-14 Gabiria Jaialdia
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek bi pertsona erabat desberdin zarete; Mikel guztiz baikorra, gauza guztiei alde ona aurkitzeko joera duena, eta Andoni erabat ezkorra, gauza guztiak beltz eta ilun ikusten dituena. Egoera honen aurrean zaudete: basamortuan zoaztela zuen garraiobide zenuten ganbelua akabatu zaizue, eta han zaudete biok elkarri begira.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Basarmortuak ditu
beraren baldintzak
eta onartu behar
datozen emaitzak.
Gure bidaia hontan
errepara itzak;
kameilua lurrean
ta hartzen diat aintzat,
jateko haragia
badiagu behintzat. (bis)

Egaña:
Zerbait txarra gendula
banekien aurrez;
bidaia hasi gendun
alai eta errez.
Kameilua hil eta
zaude irriparrez,
zer esan dezun ondo
pentsatu mesedez;
haragia badegu,
poxpoilorikan ez. (bis)

Mendizabal:
Esan det bagerala
janarian jabe
eta ez zazu hartu
hainbeste nahigabe.
Andonik zerbait faltan
bota du halare,
haragia nola jan
ondo erre gabe?
Eguzkiaren sua
diagu debalde. (bis)

Egaña:
Halare hemen gabiltz
biok ezinean,
agujeta galantak
daduzkat soinean
ta holako baba bat
eskubi oinean;
ur ttantta bat nahi bada
gure mingainean,
joan beharko degu bata
bestean gainean. (bis)

Mendizabal:
Erremeio xelebrez
al zera atera?
Orain ipini dezu
bideko aukera;
bata besten gainean
xelebreak gera,
baldin igotzen banaiz
sorbalda gainera,
kameilua bezela
eroriko zera. (bis)

Egaña:
"Haragia badegu",
lagunaren gula;
hil zaigu kameilua,
galdu du brujula;
guretzako hau ez da
bidaia mardula
eta Mikel ez zazu
ahaztu sekula,
orain sexu laguna
faltako zaigula. (bis)

Mendizabal:
Basamortuan zehar
nola gau ta egun;
jana ezezik ere
guk zer behar degun,
sexua ere hor da,
zenbait gozotasun;
kameilua falta da
baina gu bi lagun
bagaude eta elkar
gozatu dezagun. (bis)

Egaña:
Nere erlea ez da
edozeinen lore;
Mikel, Egaña ez hartu
sexu lagun pare,
ximelduta bainago
bi ezpainak more;
basamortu erdian
ez gaude dotore,
labana falta zaigu
suizidatzeko're. (bis)

Mendizabal:
Andoni honek badu
gaur asmo okerrik,
aurrera jarraitzeko
ez dauka indarrik;
suizidatzeko dago
gogotsu samarrik.
Bertan utziko zaitut
ta bakar-bakarrik,
ta ez dezu izango
labanan beharrik. (bis)

Egaña:
Basamortu erdian
egoera txarra;
oraintxe eguzkiak
urtu dit kazkarra,
garuna ez baitaukat
lehen bezain azkarra,
laguna sentitzen dut
eseri beharra,
bertsotarako ere
falta zait indarra. (bis)

Mendizabal:
Eguzkiak jo eta
utzi digu dena
ta isiltzera doa
nere lagun pelma;
hori onartzea da
gauzarik onena,
falta baldin bazaizu
indar ta kemena,
neronek kantako det
zure requiena. (bis)

Egaña:
Hildakoari opa
atseden ta pake,
nere lagunak badu
hamaika atake!
Laguna lurperatu
errex eta merke,
bertsotan jarraitu du
bakarrik jo ta ke!
Deskantsatu det eta
segi genezake. (bis)