Bertsos - View details To know more about this section
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Leiho txiki bat, maiz munduari
lotzen gaituen kordela;
aurkezle bat da histerikoa,
bestea pastel-pastela.
Nahiz eta gauzak ez diran egin
guk nahi genukeen bezela,
oraindik ere pentsatzen degu
ETB geurea dela,
geurea ETB dela.
Ixter tartea egosia dut
ta ez dut bota nahi talko;
ia ETB bihurtu zaigu
dalako EBBn kalko.
Iparragirre sarien hori
gogora ekarri beharko:
beren burua saritzen dute
besterik ez zutelako,
merezi ez zutelako.