Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-10-17 Donostia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Emozioa eta zirrara
ume gazteai gustatu;
han edo hemen horrelakon bat
ahal dala nahi det dastatu.
Zuk Igeldora eraman nahi ni
eta semea kejatu,
zure garaiko montaña rusa
oaindik ez dute aldatu. (bis)

Egaña:
Aizu semea, zure aitarik
ez ezazula aztora,
konbidapena egiten dizut,
patrikarentzat asko da.
"Montaña ez da asko aldatu"
zuk bota dezu gustora,
baina zerorrek aldatu dezu
suizotikan rusora. (bis)

Irazu:
Nere aitatxo aspalditikan
dago burutik eginda,
suizo eta nik ez dakit zer,
beti hola hitz eginda!
Port Aventuran ibili nahi det,
hori dut nik atsegin-da
hango uretan bainatu nahi det,
zu itota're berdin da. (bis)

Egaña:
Ikuspegiek izaten dute
nik ez dakit zenbat margo!
Baina semea orain joan da
komeni baino harago,
Port Aventura aitatxorekin
joateko prest omen dago,
ahal baldin badut ito behar det
ordaindu baino lehenago! (bis)

Irazu:
Harea juan ta katalana.
hau da hau aldarte fina!
Baina halare hara juan behar det,
berez gauza atsegina.
Burutik nola kendu aita bat
itotzean imajina?
Seme batentzat ez al da hori
atrakziorik haundina? (bis)

Egaña:
Igeldo aldetik Getai gainean
itzaltzen den egun txinta;
garrapiñadak lapurtu eta
atso zaharraren errita;
hiru-lau pato grakaz beteak,
Urtsula hartza polita...
horrelakorik ez da ikasten
nintendoan ibilita. (bis)