Bertsos - View details   To know more about this section

1997-07-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
UEU. Udako Ikastaroak (1997)
Performance
1997-07-22 Iruñea Jaialdia
Conductor
Arbe, Joxe Ramon "Arbe"
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jon, UEUko zuzendaria zara eta zu, Iratxe, apalditik hemen ikasle dabilen horietako bat. Ez dakigu zergatik, baina zuzendariak debeku bat jarri du, gaur, horman idatzia: "Betiko lekuetara, Gares, Aoizko eta horietara, irtetea debekatuta dago".

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-07-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Orain artean ibiltzen ginen
denok parrandan ederto,
baina itxuraz gaur honentzako
dena ez doa perfekto.
Berton gelditu, esaten duzu
izango dela hobeto;
orain ze kristo gertatzen zaizu
aman papera hartzeko? (bis)

J.Sarasua:
Pentsa ezazu une honetan
kargu haundian nagola
eta zuzendu egin behar dut
benetan euskal eskola.
Norbaitek zion zientzian beti
zubigintza bat dagola,
eta zeharo beste zerbait da
sexua ta rock and rolla. (bis)

Ibarra:
Kalean ere beti ez dago
gertu rock and roll zuzena,
beste musika mota bat ere
izan daiteke onena.
Gainera tragoz beteta dago
horko ondoko taberna,
ta oheak ere badaude hemen,
hori baduzu problema! (bis)

J.Sarasua:
Festa utzita gure lanean
jarri dezagun arreta,
askoz hobe da egon gaitezen
gu Larraonan gordeta.
Denborak ere ez daude orain
joateko pozez beteta,
ultraeskuindar espainiarrek
jo egingo zaituzte-ta. (bis)

Ibarra:
Etxean ez naiz geldituko ni
horien belduarrarekin,
baina esana bete beharko dut
burua jeitsi ta arin.
Ezin da beraz etxetik irten
diktadore zahar honekin!
Euskal kantuak abestu behar
gitarra zahartxo batekin. (bis)

J.Sarasua:
Nahiz debekuai gazteren batzuk
esaten dioten basta!
Egia esan gehiengo isilak
ez du ezetzikan eska.
Gainera juergek hemen ez dute
garai bateko arrakasta;
barka zaidazu Iratxe baina,
ez duzue lehengo kasta. (bis)