Bertsos - View details   To know more about this section

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-01-01 Ordizia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hi Murua lehen artzain hintzen, orain ertzain. Artzaintzatik ezin bizi, eta hirira alde egin huen denak han utzita. Trafikoa zuzentzen jarri haute; trafiko handia dagoen momentuan han hago trafikoa zuzentzen, eta mendian utzitako hire artzain-txakurra etorri zaik eta botak miazkatzen hasi.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Ikusitzen da bizimodua
nolatan gogorra dagon,
eta ni ere ezin nitekeen
mendian bakarrik egon.
Nere bizitzan egina nizun
makina bat mesede on,
ta nagusia uste al dezu
zeurea egin ta hor konpon?

Murua:
Miazkatuaz brilluz jantzi dit
eskubiko botin dena;
gure txakurrak beti izan du
maitasun bat nabarmena,
gustora nago ez baitu galdu
lehenago bazuen sena
eta gainera garbi utzi du
nagusi ona nintzena.

J.Agirre:
Ez nagusia ez dabil hemen
legeak ondo beteta,
baina hala ere ni beregana
orandik maite det-eta.
Jateko ere zakurrak ez du
behar hainbat aukera-ta,
botan odola ere bazendun
zuk norbaiti aterata.

Murua.
Aizu txakurra, leheno maitea,
ez dizut ongi aditu,
bide hortatik behintzat ez zazu
aurrera luze jarraitu;
hemen ez dezu nere botetan
odol tantarik aurkitu,
nagusi txarra daukazu eta
goseak itsutu zaitu.

J.Agirre:
Bai, aspaldian propinak ditut
gosea eta nekea,
eta zu berriz mokadu bila
hortxen zabiltz jo ta kea!
baina zuk ere izango dezu
gaizki eginan trukea,
nahiz pobre bizi hobea zendun
mendi gaineko pakea.

Murua:
Mendi gainean ardi artean
saiatzen ginan jo ta ke!
Zuk diozu ta egia da bai,
hura uztea dut kalte;
alde batetik ardiak eta
zuregandikan aparte,
ta orain kalean zure izena
neroni deitzen didate.

J.Agirre:
Ikusi zaitut azkenerako
arrastora zatozela,
itxura danez portatzen zera
zu ere zakurrak bezela,
baina gauza bat esango dizut:
kontuz ibil zitezela!
Zakur flakoa bizirik eta
zu hilko zaituzte bestela.

Murua:
Lehen bezelaxe gaur ere zaitut
hamaika arrazoi emana!
Eskerrik asko guztiagatik
ene txakurtxo laztana;
zatoz ondora, bion artean
egin behar degu lana,
kalean ere ardi asko da
okerrera dijoana.