Bertsos - View details   To know more about this section

1997-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
BBK Sariketa (5. 1997)
Performance
1997-03-15 Bilbo Sariketa
Bertsolaris / Authors
Bilbao, Leire
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek ama-semeak zarete, Arkaitz semea eta Leire ama. Arkaitz, etxera heldu zarenean, gurasoak amodioa egiten harrapatu dituzu sukaldean eta amagaz bertsotan hasi zara.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Estiballes:
Benetan harritu naiz
amatxo zurekin,
nola atera diozu
hainbeste etekin?
Ohean zabiltza zu
beti ekin ta ekin,
oin aitarekin ta lehen
butaneroakin. (bis)

Bilbao:
Butaneroarekin
ein nuen tratua,
baina utzi dezagun
nire bekatua.
Sukaldea baitugu
leku sakratua,
gose denak asetzen
ditugun lekua. (bis)

Estiballes:
Eskerrak enteratu
naizela ni garaiz,
gizonekin zabiltza
dirudienez maiz.
Amatxo ni ez nago
hain aurpegi alaiz,
igual panaderoan
semea izango naiz. (bis)

Bilbao:
Panaderoak igoal
badu hainbat treta,
butaneroai ere
jarriaz arreta.
Baina seme, ez zaitez
zu jarri erreta,
zerorri ere holan
sortu zinen eta. (bis)

Estiballes:
Gizonekin daukazu
hainbeste aldarte,
gau edo goiza berdin
hor zabiltz jo ta ke!
Zeure sexu gosea
dugula bitarte,
barkatu amatxo, baina
ezin zaitut maite. (bis)

Bilbao:
Berak ni ez nau maite,
ez nago horren zai,
nik honi hartzen diot
horrenbeste usai.
Emakumeok gaude
gu borrokan alai,
ez dugu sukaldean
lotuta egon nahi. (bis)