Bertsos - View details   To know more about this section

1997-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-09-05 Donostia Jaialdia
Conductor
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ea bi hauen artean zerbait dezentea osatzen dugun! Jokin bertsolari ona da, primerakoa, baina kantari txarra, barregarria; Xebastian, berriz, bertsolari pattala baina kantari dotorea. Bion artean artista paregabea osa zenezakete. Jokinek bertsoa osatu behar du eta honek esandakoak Xebastianek dotore kantatuko ditu.

Description

Melody
Ene Lukas maitea
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal (errezitatuz):
Nere ahotsa ez zen
horren aproposa,
zurekin elkartzea
neretzat hau poza!
Biok egingo degu
artista aproposa,
nere burua eta
zure altaboza.

Doinua: Mando baten gainian

S.Lizaso:
Nere ahotsa ez da
horren aproposa,
zurekin elkartzeak
ematen dit poza;
bion artean genzake
artista bat osa,
nere burua eta
zure altaboza.

Sorozabal (errezitatuz):
Nere buruan badet
hainbat pentsamendu,
gero honen ahotsak
errepikatzen du;
nik esaten dedana
jendeai zurendu
ta ahal badezu akatsak
pixka bat konpondu.

Doinua: Ene Lukas maitea

S.Lizaso:
Nere buruan badet
hainbat pentsamendu
eta honen ahotsak
errepikatzen du.
Ahal badezu jendeai
guztia zuzendu
eta aukera bada
akatsak konpondu.

Sorozaba (errezitatuz):
Oso gogorra ohi da
bertsoen karrera;
sarri ateratzen naiz
bide bazterrera.
Hau da hau presentzia
jendean aurrera!
Honekin juan leike
Buen Pastorrera.

Doinua: Zeruak eta lurrak

S.Lizaso:
Oso gogorra ohi da
bertsoen karrera,
sarritan irteten naiz
bide bazterrera.
Jendearen aurrean
hau da hau jarrera!
Biokin joan leike
Buen Pastorrera.