Bertsos - View details   To know more about this section

1997-03-09 Gasteiz [Bertsoa] / Andoni Egaña, Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-03-09 Gasteiz
Gai-emailea
Iriondo, Asier
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Otamendi, Asier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Asier Korrikako arduraduna izango da eta Andoni Luis Villasante. Gaurko egoera bi mila urte atzera eramango dugu, eta demagun Korrika bukatu dela, gaizki atera dela eta AEKkoek Villasante eta Korrikako arduraduna gurutziltzatu egin dituztela. Gurutzetik gurutzera eztabaidan ari dira.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-03-09 Gasteiz [Bertsoa] / Andoni Egaña, Asier Otamendi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Aizu arduraduna,
esan nahi dut umil:
gurtzean jarrita
oso pozik nabil;
munduan egin ditut
bi gauza borobil:
kristo bezela bizi,
Kristo bezela hil. (bis)

Otamendi:
Kristo bezela bizi,
daukazu eredu.
Korrika egitea zan
aurten gure kargu;
nik honi egin nion
askotan erregu,
alperragatik beira
nola gabiltzan gu! (bis)

Egaña:
Eroso sentitzen naiz
guretze sisteman,
hori kabitzen baita
fraileen eskeman;
akats bakarra dago,
ez al duzu antz eman?
Eguzkitako kremaik
ez digute eman. (bis)

Otamendi:
Azala erre-erre
ta goaz hiltzea,
azkenengo unean
hau da gurutzea!
Nahiko duzu desio
danak betetzea,
bakarrik falta zaigu
Maria etortzea. (bis)

Egaña:
Gaztetan egin nintzen
sotanaren jabe,
ta zu gurutziltzatuz
desiatzen zaude,
andreren bat nahi duzu
behean parez pare,
kontuz "Mariarekin"
mariatu gabe. (bis)

Otamendi:
Maria etorriko da
gu bion aurrera
bat ez bada bestea
moldatuko gera,
baina korrika ein gabe
ezin geinke gera,
ilusioik ez egin,
berpiztuko zera. (bis)

Egaña: Gurutzean gu biok
mugitu ezinez,
Korrikan hanka sartu
gendun eraginez.
Ari duen euria
gogorra da zinez,
zuk antiajurikan
ez dezu gutxinez. (bis)