Bertsos - View details   To know more about this section

1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Osa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (21. 1997. Zarautz)
Performance
1997-09-05 Zarautz Sariketa
Conductor
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Osa, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok paparazziak zarete, elkarren oso lagunak eta sozioak gainera. Joan den asteburuan ere elkarrekin ibili zineten Parisen Lady Diren atzetik. Argazkiak ere egin zenizkioten, baina bakarra ondo, zuk, Iker, atera zenuen bakarra. Mantxik karrete osoa gastatu zuen, baina oso-osorik hondatu egin zitzaion. Orain, arazo bat duzue: ondo ateratako argazki horretan garbi asko ikusten dela Mantxi Lady Diri argazkiak ateratzen.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Osa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Osa:
"Paretik kendu zaite",
hala esan nizun,
nere lanari nahiko
nioke erantzun.
Garesti salduko det
argazkia, entzun,
eta zuri auskalo
zer pasako zaizun. (bis)

Mantxi:
Argazkia atera
zenuen konpleto,
bertan azaltzen bainaiz
hanka eta lepo.
Gainera asmoekin
zabiltza saltzeko,
nik galdu behar al det
zuk irabazteko? (bis)

Osa:
Ametsa betetzeko
baneukan aukera,
beteas asmatu det
gutxi gorabehera.
Txantajea egin nahi-ta
posible ote da,
diana bat atera nahi
eta bi atera! (bis)

Mantxi:
Hirugarren bat badet
aipatu beharrian,
parian jarri nintzen
ni modu txarrian,
diana egin zendun
modu earrian,
bestia nik egingo det
zeure muturrian. (bis)

Osa:
Lana ondo eginda
baztertu ohi naute,
hala ta ere zuek
jatorrak zerate.
Salduko nizuke nik
nahiko bazenduke,
argazkiaren puska
milioi batzun truke. (bis)

Mantxi:
Argi dago, ez zera
lagun mundiala.
Gogoan det Diana
eskubian zala,
ta zuk ezkerraldera
bota berehala,
lehen ere esan nizun
tika zeneukala. (bis)