Bertsos - View details   To know more about this section

1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-01-25 Zegama Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Idazle batek esana edo idatzia: "Harea jaurtiki edo bota diozue haizeari eta itzulian ekarri dizue".

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Horrek gogora gaur ekarri dit
majina bat gora-behera;
begira jarri behar derrigor
politikoan aldera.
Hondar kontuan gaur juzgatzeko
da nik daukadan aukera;
eduki duten jarrera
oso normala ote da?
GAL eta beste kontu guztiak
irten ondoren kalera,
orain ederki oroitu zaie
zer bota zuten airera! (bis)

Leheno eginak ezin gelditu
orain hitz haundi hutsean,
leheno hainbeste esfortzu joan da
errugabeen hatsean!
Hainbeste jende negarrez utzi
dute beraien etxean!
Orain pareta atzean
izkutatzeko trantzean,
baina ez dago izkutatzerik
horiek dabiltzan antzean,
hondar bezela bota zutena
harri gisa itzultzean. (bis)

Batzuk bidean galdu direla,
horixe da nere pena,
bainan gustora ikusten det gaur
haizeetan datorrena;
lehen pekatua egin zuena
iheserako herrena,
kulpa Felipek duena
ez al dago nabarmena?
Nik nahi dedana da zigortzea
ahal duten gogorrena,
eta harriak jo beza gogor
airera bota zuena. (bis)