Bertsos - View details To know more about this section
1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Stanza name:
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikus dezadan zerbait
dezakedan osa.
Sortzailea den batek
bakarrik du poza;
fama da ahots horrek
duen altaboza;
kaleko molestia,
tabladuko poza;
bihotza galtzeko're
gauza aproposa.
"Burua puztutzeko
fama abantaila"
Egañai bota nion
gorrituz matraila.
Atzeko zenbaitentzat
hor doa metraila:
gauza sorgina dela
harrotasun maila,
betetzeko erreza,
hustutzeko zaila.
Urrutira heltzeko
fama da birtute;
nork bere ahots txikia
askok entzun dute.
Baina apaltasuna
kendu dezaiguke,
ta nik neure barrua
lantzea nahi nuke;
altaboza saltzen dut
ahotsaren truke.