Bertsos - View details   To know more about this section

1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-04-27 Errenteria Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskaldunok txuleta gehiegi jaten eta liburu gutxiegi irakurtzen omen dugu. Egia ote da?

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batetik gehitxo, bestetik faltan,
da betiko sesioa;
asko jatea izan da beti
hemengo usarioa.
Bestean falta, ordea, degu
nahiko kontu serioa;
bakoitzarentzat desberdina da,
berriz, hoien balioa,
edonon bila dezakegula
geure inspirazioa.

Hortaz pentsatzen lehenago ere
hamaika ordu pasea,
hemen pertsonak bakoitzak osa
dezakeela klasea.
Eztabaida hau izan liteke
gogorra edo luzea:
zer komeni da asko jatea
edota irakurtzea?
Batzuk kultura gosea dute,
besteok soilik gosea.

Bietatik bat falta danean
gure oreka akabo;
jan gabe ezin degula bizi
bagenekien lehenago,
bainan kultura garrantzitsua
degu gaur egun zeharo.
Beraz, bitatik erdia behar du,
ez gutxigo ez gehiago;
zer nibelatu behar dezuten,
hori zuen eskutan dago.