Bertsos - View details   To know more about this section

1996-08-17 Baliarrain [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-08-17 Baliarrain
Conductor
Telleria, Millan
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kazetari baten begiak eta eskuak zarete, Aitor begiak eta Irazu eskuak. Aitorrek zer gertatzen den ikusten du eta Jexux Marik idatzi. Eman ezazue berria.

Description

Melody
Agur sagar beltzeran
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-08-17 Baliarrain [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Alde batetik manifa dago,
gaur egunean normala,
eta bestetik ertzainak daude
hori're ohi degu hala.
Nik ikusi det borroka latza
gaur gertatua bezala,
eta eskuak nik ikusia
orain idatzi dezala. (bis)

Irazu:
Istilu batzuk gertatu dira
ia egunero antzeko;
kristalak hautsi eta apurtu
harrikada bakoitzeko.
Ta segurtasun indar horiei
hots egin parte hartzeko;
hoien beharra izan degu bai
bere onera etortzeko. (bis)

Mendiluze:
Beste berri bat badaukat bistan,
hoixe nahiko nabaria;
Ajuria Enean bildu dira-ta
guretzako oparia.
Mahai horren bueltan santua gutxi
eta Judas ugaria;
honek dirudi Itun Berriko
azkeneko afaria. (bis)

Irazu:
Nere behatzek ezingo dute
horren kontrakorik egin.
Azken bilera egina dute,
txarren-txarrena aspaldin.
Hiru alderdi gobernuan da
gainontzean ere berdin;
afari onik ezin da egin
hiru hankeko mahaiekin. (bis)

Mendiluze:
Leitzatik dator azken berria,
han sekula ez da falta.
Plazan badago bandera eta
plazan badago pankarta;
balkoi batean bi atso eta
han azpian zalaparta;
ta plazan bertan montatu dute
hauek tiroko barraka. (bis)

Irazu:
Ai, zenbat gauza agertzen diran
kazetarian begitan!
Baina ez dakit ondo ikusi
ote dituen egitan.
Hiru atsoak eta barrakak
eta gauz gehio berritan;
baina horiek jarriko ditut
bihar goizeko kronikan. (bis)

Mendiluze:
Eman izan det gauza askoren
testigantza eta fede,
gero eskuak ez idazteko
nik pentsatu bezain trebe.
Ta oraingoan kasik ixtea
nuke neuretzat mesede,
askotan egin behar delako
ez ikusiana ere. (bis)

Irazu:
Kazetariek bere barruan
badute nahiko minbizi;
komeni zaien hura bakarrik
bihurtzen dute notizi.
Ez ikusia egiten dezu,
hoi ez gogora arazi;
begi bakarrez ikusten dezu,
bi behatzekin idatzi. (bis)