Bertsos - View details   To know more about this section

1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-03-06 Donostia Jaialdia
Conductor
Maia, Jon
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Senide presoa bisitatzeko kilometro mordoa egin duzu eta bertaratzean hamar minutu berandu iritsi zarela-eta bisitarik gabe geratu zara.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herritik Cartagenara
kotxea trastez beteta;
gertatu zaigun gauza horrekin
nor ez da jarri erreta?
Hamar minutu berandu iritsi,
ikusi gabe buelta,
baina ez gera asko harritu
lehen ere ohituta gaude-ta.

Hori egiteko izango dute
aitzaki edo motibu,
eta gu, berriz, ibili behar
titiritereen katibu.
Gaur gertatua hainbat alditan
kartzela horrek ein digu:
eskubidea geurea baina
baimena ukatzen zaigu.

Lehendabiziko katxeaturik
gure gorputz ta barrenak,
hau bezelako ezezko hitzak
dira gero ondorenak.
Ekintza eta tratu horiek
izan arren nabarmenak,
herri honetan badira asko
ikusi nahi ez dutenak.