Bertsos - View details   To know more about this section

1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-06-24 Andoain Jaialdia
Conductor
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur solasean sumatu bata bestearekin: "Gu ezkondu eta, haurrak izan eta haiek hazitzerako... gure semeek ez ditek soldadutzara joan beharko".

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Agirre:
Aitor, gauza bat esan
nahi nikek serio:
zer gertatu litekeen
ez nauk oso fio;
nahiz Aznar poderera
orain zaigun igo
ni ez nauk joango ta
semeak gutxio.

Mendiluze:
Jarria nago noizbait
ni horiei begira;
soldaduak ez doaz
oso urrutira.
Dirudinez jefiak
zaizkigu kupira,
gu ezian semiak
libratuko dira.

U.Agirre:
Hortarako badaukak
nahiko korajia,
gauz batek jarri zidak
nei orain ajia;
zerbait esango diat,
hau dek korajia:
zergatik ekarri dek
soldadu trajia?

Mendiluze:
Etorri ote naizen
behar ez dan moduan,
eta hi kejan laster
hasi haiz onduan.
Dakardan traje hori
soldaduna orduan?
Hik gerra nahi huala
pentsatuko nuan.

U.Agirre:
Lige kontuan aspaldi
nabil nahiko flako,
hargatikan zeozer
aitortu beharko:
semiak izango ditut
normala dalako
baina ez soldaduskaik
nik izaterako.

Mendiluze:
Ligatzea komeni
ta gabiltza bapo;
uniformea omen
ona hortarako,
uniformez jantzita
baikeundeke guapo
soldadu juan beharko
larunbaterako.

U.Agirre:
Zerbaitekin oraintxe
jarriko naiz kexu;
igual egingo dezu
hamaika errezu.
Zer zarela ez dakit
ta hemen zaude zu,
eta soldaduskara
zeuk joan behar al dezu?

Mendiluze:
Lehen ere badakizu
joango ez naizena;
horixe egin nahi det
nik oihu ozena.
Ta zertako pentsatu
"semia hurrena"
alaba edukita
akabo problema.