Bertsos - View details   To know more about this section

2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-02-19 Lezo Jaialdia
Conductor
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizarralde Jimeno, Ander
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni eta Ander soldaduak, elkarren kontra borrokan aritzen zaretenak, baina gaur aurrez aurre topo egin duzue, inguruan inor ez daukazuela; zuen kiderik inor ez, eta eskuak hutsik, elkarri begira zaudete.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Fusila eta granadak dauzkat
ikusten dedanez doble
orain artean gure armadan
zerbitu dugu dotore
baina pentsatzen jarri ezkero
ze aberri ze ohore
geure buruak defenditzea
ez ote da askoz hobe?

A. Lizarralde:
Zenbat denbora pasatu dugun
elkarren tropak egurtzen
begi batetik begiratzen ta
gatilueri estutzen!
Honek zentzurik ez dula bat'e
hasiya nago pentsatzen
nik gorrotatu behar baitzaitut
ta ez zaitut ezagutzen.

A. Egaña:
Ba ni neu ere besten esanak
egin nahi nau aberea
baina besteren helburua da
eta besteren xedea
nere tiroei eskerrak eurek
ipintzen dute legea
eta jadanik erabaki dut:
gerra hau ez da nerea.

A. Lizarralde:
Ni ere hortan nago laguna
ez nabil gerran prestua
zertarako ta baldin badugu
keinu batez saihestua.
Ikusten zaitut larri xamar ta
nere kontura estua
eman zaidazu nere kide asko
hil izan ditun eskua.

A. Egaña:
Garai batean zeuk bezelaxe
igual jokatu dut torpe.
Orain zergatik aurreko denak
hiltzen aritu a tope?
Nola jokatu gure gaineko
agintariek diote.
Gu bezelako bi gaixorekin
estadurik ez legoke.

A. Lizarralde:
Eta gerrarik ez litzateke
ziur izango horrela
mugarik ere ez bailitzake
jarri beharrikan bela.
Jakin ezazu gerra hau sortu
duten hoikin nagoela
seguru nago afari bueltan
parrezka ari direla.

A. Egaña:
Agintariek afari bueltan
hainbat irri ta zer konta
baina zergatik egin behar dugu
guk biok elkarren kontra?
Utzi fusila neuk utziko dut
ta ezerk ez dit inporta
zigarrotxo bat erreko degu
galerazia dago-ta!

A. Lizarralde:
Legi (2) hau jarri duena ere
izango dugu gaixua
ez dut esaten hemen gailendu
behar denikan muxua.
Hau harremana dotoria da
bazter dezagun izua
zuk emaidazu zigarro bat ta
nik ipiniko dut sua.

(2) Legi= Lege.