Bertsos - View details To know more about this section
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
Bertsoa entzun |
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
An. Otamendi:
Hogeita bost urte pasa dira
eta PSOEn itzala
hain izandu da izugarria
haundia eta zabala
ondoko herritan esaten zuten
denak erdaldun ginala.
Behingoagatik azal dezagun
euskeraz bizi gerala!
A. Labaka:
Gaur Xirimirin leheno jaso det
horren albiste alaia
aldaketa bat ba omen dator
SOEk (1) bota du toalla.
Pablo alkate izan daiteke
ta eman behar du taila
lehengoa baino hobeto egiten
ez dago-ta oso zaila!
An. Otamendi:
Auzoak martxan jarri ditzagun
badet hortako gogua
alda dezagun herrigintzaren
modua eta mundua.
Gure gazteak gure zaharrek
altxa bezate burua!
Iristea zaila izan da baina
mantentzea da helburua.
A. Labaka:
Hobekuntza da behingoan SOE
alkatetzatik kentzea
erabakiak herritik eta
herriarentzat hartzea.
Bildu gera ta gerta liteke
bildutakoan lortzea
gaur ezpainetan degun irria
lau urteetan mantentzea.
An. Otamendi:
Hainbeste talde eskera joanda
ezetza zan hain ezagun
bertsotarako txapelketa bat
eskatzen ta ezetza jardun
gazte festetan kontra ibili da
Udala ez gendun lagun.
Orain arteko ezetz guztia
guk baietz bihur dezagun.
A. Labaka:
Ni ere nago ezetza baietz
bihurtzeko esperantzan
garai berri bat degu aurrean
lehengoa jada joan zan.
Txikiziorik ez da izango
Zubitan eta Andatzan
ta sorgin jaiak egingo dira
orain bai Okendo plazan.
An. Otamendi:
Aldaketa bat etorri bedi
gure herriko mundura!
Danok dakigu izan leikeela
nahiko zaila abentura.
Atez atekoa jar dezagun
eskatzen degun modura
ta orain ez inor aberasten
Udaletxean kontura.
A. Labaka:
Baina herria asko aberastu
liteke bai beharbada
kanpoan dauden hoiek edukiz
behingoz bertatik bertara
ta atez ateko famatuak’e
arindu lezake karga.
Hitz egin asko egin degu ta
egiten hasi behar da.
(1) PSOEk.