Bertsos - View details   To know more about this section

2011-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-07-02 Usurbil Jaialdia
Conductor
Usurbilgo Bertso Eskola (Bota Punttuba)
Gai-emailea
Arabaolaza, Imanol "Txatxari"
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bihar da hainbeste borrokatu duzun finalaren eguna.
Gaiari oharrak
Xalak buruz buruko finala jokatzeko txartela eskuratu zuen. Ebakuntza bat egin behar izan zioten, ordea, eta enpresen ligak ez zion atzerapenik onartu. Egoera horren aurrean Xalak prentsaurreko hunkigarri bat eman zuen, hainbat kide inguruan zituela, eta enpresen liga erabakia aldatzera behartu zuen.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihar da eguna egun haundia
akabo buruhaustea
nahiko nukeena kantxara irten
ta dena bertan uztea.
Finalaurrea irabazi nun
hark eman zidan ospea
baina partida luze ta zail bat
izan zen haren ostea.
Batzuei doble kostatzen zaigu
finalera iristea. (bis)

Zorionean prentsaurrekoan
lagundu zidan jendeak
nere lankide ta enpresakoak
ere izan ziren trebeak.
Nahiz ta enpresak ez konturatu
aurrera doaz mendeak
bukatu dira garai bateko
erabaki zelebreak.
Inori burlik ez egiteko
balio beza nereak! (bis)

Hilabete bat pasa ondoren
soka batetik zintzilik
gaur pentsatzen dut “Eskerrak Xala
ez hintzen egon isilik”.
Bihar izan nahi nuke egun on
eder eta borobilik
ta demostratu hilda zegona
jada ez dagola hilik
ta astelehenean hitz egin bedi
partidari buruz soilik! (bis)