Bertsos - View details   To know more about this section

2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zoritxarrez, gai hau asmatzen ez dugu lan handirik egin behar izan, erabat erreala baita. Gaur, egun honetan, abuztuaren 16a baita jada, betetzen dira 75 urte tropa frankistak Zizurkilen sartu zirela. Arkaitz, errepublikaren aldeko lanean aritu izan zara. Etxetik ikusi dituzu tropak plazan sartzen. Hankek dardara egiten dizute.

Description

Melody
Izarren hautsa egun batean
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizean jeiki ta lasai-lasai
hurbildu naiz belardira
sega pikatu belarra mozten
ibili naiz jira-bira
ta bapatean kanpaien hotsak
buelta eman dit bertan bihotzak
seinalea heldu da tira.
Korrika joan naiz begira ezinik
berriz ere baserrira
kortina atzetik erdi izkutuan
nengoenean begira
hortxe heldu da gure emaztea
ta berak eman dit albistea:
"Villabona erori da
laister etorriko dira".

Nik uste baino askoz lehenago
iritsi dira hona arte
gure etxean danba! sartuta
erregistroa jo ta ke.
"¡Estesen/Estesen quietos! ¡Registren todo!
¡Quemen los libros! ¡Cojan el oro!"
emazteari "¡Quítate!"
Sargento napar bati esan diot
"Inori ere ez egin kalte".
Hori esan eta jarrai-jarraian
eraman naute aparte
eta hor hasi zaizkigu minak
ta bat-batean eskuburdinak
estu jarri dizkidate
baina nora naramate?

Etxetik irten ta hartu dugun
bidea ez da arrotza
gure etxetik hilerriraino
bide ezagun ta motza.
Hara helduta paretan kontra
lauren artean han naute bota
lepoan izerdia hotza.
Nahiz ta ez dakidan helduko zaidan
egun hontan heriotza
fusilak karga dituzte eta
dardarka daukat ahotsa
paretan kontra zutik jarrita
ta bi begiak ondo estalita
bat-batean tiro hotsa
ta zulatu zait bihotza.