Bertsos - View details   To know more about this section

2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (21. 2011. Iruñea)
Performance
2011-10-27 Iruñea Jaialdia
Conductor
Colina, Sustrai
Bertsolaris / Authors
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Goizean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, estatistika batek zur eta lur utzi nau:
Espainiar Estatuan, hamar gizonetik lauk onartzen dute noizbait sexu harremanak izateko ordaindu egin dutela.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kontu serioa degu
ta ezin garrantzia ken.
Ea nik erantzuteko
nahiko balore daukaten!
Espainiar Estatuan
zer ari gera jasaten?
Pertsona batzun bizia
ez da errexa izaten.
Sustraiek irakurri du
hala egunkari baten
parre egin negar egin
zer ari gera esaten?
Baina neri behintzat ez dit
parregurerik ematen! (bis)

Ondo geratzeko soilik
ez det bota nahi bertsorik
eta ez zuei saltzeko
nik mugitzea ahorik.
Ordaindu egin dutela
eta ez batek edo bik
hurbilean ez nuke nahi
nik horrelako kasorik.
Emakumeen bizitzak
maiz ez dauka parekorik
duintasuna eskatzen
det beraientzat osorik
neretzat gauz batzuk behintzat
ez daukate preziorik. (bis)

Zapaldutako ugari
dauzkagu aldamenean
eta gaur kantatu nahiko
nuke haien izenean
emakumea zapaldu
egiten da azkenean
gizonak zerbaiten eske
ordaintzen joan direnean.
Baina gu aurrera goaz
hala da azken finean
zerbait esan nahi det eta
ezin utzi barrenean:
doble gozatuko dala
ordaindu gabe denean. (bis)