Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia
Conductor
Zumarraga-Urretxuko Bertso-Eskola
Gai-emailea
Ojanguren, Gorka
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Badakigu oraindik gazte zaudela eta gaztea zarela, baina galdera bat egingo dizugu: nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa?

Description

Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berrogeita hamar urte soinean
oraindik gazteak gara
entenditu det ume koxkorra
ere ez naizela jada.
Herririk herri hortxe nabil ni
tabernatik tabernara
horko kafea hango whiskia
eta Ducados ilara
hola bizita zahartzaro on bat
irudikatzen zaila da.

Bizi osoan naiz bizioso
badaukat nahiko desgrazi!
Beharrizanik ez daukat baina
baditut mila kutizi
bizimodua zukutu nahi det
ta egunero ikasi
bizimodu hau izanagatik
iraupenantzat lubizi
nik egin nahi dut bestea ahaztu
ta une bakoitza bizi.

Baina pentsatu gauza logiko
normalak ez dira denak
ta igual asko harri dezake
Andonin iraupenak
larogei urte hartu ditzaket
akabo gure eskemak!
Sutondo baten lau bilobakin
halaxe dio eszenak
kontu pila bat kontatuko det
eta gezurrak gehienak.