Bertsos - View details   To know more about this section

Murrizketekin jarriak [Bertsoa] / Xabi Paya

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Paya, Xabi

Description

Title
Murrizketekin jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Murrizketekin jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
La Rojak gorriz jantziagatik espainiar kale gorriak
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2333
Pages
20
Publication / printing date
2012-07-29

Murrizketekin jarriak [Bertsoa] / Xabi Paya

Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-07-29 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
[DOINUA: Abokatuak deitu berri dit]

La Rojak gorriz jantziagatik
espainiar kale gorriak,
Mariano Raxoi ez zen gorritu
iragartzean neurriak:
zulorik gabe geratu arren
gerrikoen belarriak,
alperrik dira eredu berri
bat sortzeko aldarriak;
batzuek hartu zutena, orain
eman behar du gerriak.
Horren kontura jartzera noa
bertso-sail berri-berriak,
murrizketei eginak eta
murrizketekin jarriak.

II
[DOINUA: Albizturtikan Bidaniraino]

“Langabetuen gastua jaitsi”
izan zen lehen erregela,
lana galtzeko izan behar baita
gorria edo ergela;
PPko batekin ezkontzea
ondo irteten da bestela...
Ezin liteke esan, ordea,
sintzeroak ez direla:
iragartzean prestazioen
neurria jaitsiko dela
aho batez aditu baitzen han
“izorratu daitezela”.

III
[DOINUA: Aita izena]

“Funtzionarioei paga bat kendu”
izan zen hurrengo dosi,
sosak gutxituz nahiz eta ezin den
kotsumitu ez erosi.
Olentzero zein Hiru Errege
Mago eta Santa Clausi
bizitza laster egingo zaie
betirako langabezi,
Gabonetako pagarik gabe
ezingo baitira bizi.

IV
[DOINUA: Ari naizela, ari naizela]

“Aurrerantzean BEZa igo bedi”
izan zen hurrengo araua;
“Premirik bada, BEZa igo beti”
izan dadin errefraua.
Hala epeka ordainduko da
zinera joateko gaua,
eta gramoko poltsatxoetan
salduko da Cola Caoa.

V
[DOINUA: Pello Joxepe]

“Zinegotziak jaits daitezela”
prestazioen gisara: (bis)
hauteskundeak gastu bezala
ikusten hasten bagara,
laster alderik ez da egongo
guretik diktadurara.

VI
[DOINUA: Glu, glu, glu, glu]

Murriztu eta mozteko aro
honek amairik ez badu,
Aturri eta Ebroko marrak
mozten hasiko gara gu.