Bertsos - View details To know more about this section
Oraiko dama gaztiak [Bertsoa] / Aña Etxegarai
Oraiko dama gaztiak [Bertsoa] / Aña Etxegarai
Dokumentu-mota:
Web - Bloga
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Oraiko dama gaztiak,
Hamarretarik zortziak,
Pretentzionez betiak,
Tralalala, tralalala,
Mutilen gostuz betetzen 'tuzte
Eraztunez erhiak,
Petentez beharriak,
Soinian zapeta xuriak,
Mutilen gostuz guziak,
Tralalala, tralalala
Mutilen gostuz guziak.
2
Bertziak daude ixilik,
Baita inportantagorik,
"Filles de Marie"ak segurik,
Tralala
Plazetari ere dantzatzeko,
Ez dute nahi mutilik.
Bi begiak apalik,
Ezpainak erdi hetsirik,
Tralalala...
Ilun artian segurik.
3
Heldu denian iluna,
Aspaldi beha daudena,
Eiteko beren fortuna,
Tralalala....
4
Gero zer zaien gertatzen,
Hitz laburrez dut erranen,
Guziek jakin dezaten,
Tralalala...
Aintzinetik hasten zaizkote
Beren zaiak laburtzen,
Gerriak berriz loditzen,
Indarrak ere urritzen,
Orduan dira tristatzen,
Tralalala...
Orduan dira tristatzen.