Bertsos - View details   To know more about this section

2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arratsaldero irteten zara amona paseatzera. Aspaldi honetan ia-ia ez da zure izenarekin ere gogoratzen. Baina gaur, paseoan zoaztela, parke batera hurbildu eta eskutik helduta kolunpiora eraman zaitu. Kolunpioan eseri da bera, eta hasi zaizu "Bultza! Bultza!".

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ximur-ximurra sumatu diot
esku ahurran epela
tiraka doa ta esaten dit
"Zatozela! Zatozela!".
Kulunpioan hor eseri da
ez nuen usteko bela!
Bere munduan bizi da amona
ume bat balitz bezela
ta zeinek dio nerea baino
ederragoa ez dela? (bis)

Gure zaintzaile gure hezitzaile
berak behar zuen berez
orain artean gure gidari
bera izan da izatez
eta bizitza oso ederra da
batzutan bai ta beti ez
ta zeinek daki gure amonari
bere bi begi larriez
burua ihes joan zaion edo
berak egin duen ihes? (bis)

Gogorrena da seme-alabentzat
hala izan da gaurdaino.
Hala're bera ondo ikusten da
bere hitz bere empeño
ta auskalo nun ote dabilen
begiz erne buruz laino?
Kulunpioai bultzako diot
ez zendun usteko baino
ta denboraren kulunkan zoaz
zuk nahi duzun lekuraino. (bis)