Bertsos - View details   To know more about this section

2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-02-02 Bilbo Berezia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean.

Description

Melody
Eguzkiak urtzen du han goian B
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sinistezina zirudiena
ze irudi tipikoa!
Bizitza ia ez da izango
bizidunen neurrikoa.
Neska hor bere portatilean
sarean erdi itoa
ta bitartean nora ezean
dabil bere txikitoa.
Teknologia berri deituak
ze indar ze exitoa!
Gure bizitza bilakatu da
jadanik eurekikoa.
Wifia edo konexioa
baldin badauka nahikoa
ta ohartu gabe galtzen ari da
bere haurrarekikoa.

Lotura hori izan liteke
ohituraren ondorena
hortara ere ohitu ezkero
ordea ze hondamena!
Berdin bazaigu nun degun haurra
nahiz ta ez eman baimena
berreskuratu al dezakegu
denborak kentzen duena?
Alperrik baita kezkatu ez ta
biharamoneko pena
orain ajolik eza den hori
liteke bihar problema.
Irudi horrek dakart burura
aitak esaten zuena:
denbora dela haur bati eman
dakiokeen onena.

Grazia eman lezake horrek
baleike parrez hastea
beti delako parregarria
norbait larri ikustea.
Beretzat kasik nahiko lan bada
portatilari eustea
gehiegi berriz pantaila eta
haurra biak ikustea.
Erabaki du bat zaindu eta
bestea libre uztea.
Agian ez da erabaki ona
hori da nere ustea
baina opa diot lanak amaitu
ta haurra ondo haztea
ta ez ditzatela sekula galdu
sarean batak bestea.