Bertsos - View details   To know more about this section

2012-05-05 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-05-05 Lasarte-Oria Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Saiatu nahiz urte askoan nire iloba txikiari barbiak oparitzen, bere nobio, jantzi, etxe eta abar. Kotxekapota ere dotore askoa erosi nion, baina esan ez dit ba lehengo astean Rugbi Beltza taldean apuntatu dela. Zuri zer iruditzen zaizu, aizu?
Gutxi gorabehera ea zer iritzi daukazun. Baloia behar duzu? Tori inspirazioa!

Gaiari oharrak
Bertsolariekin batera herriko hainbat artista aritu ziren, dantzariak, musikariak, errugbilariak, abeslariak, txalapartariak. Ehun eta hogei lagun baino gehiago agertu ziren uneren batean oholtza gainera, eta gaiak hainbat modutara eman zituzten, antzeztuz batez ere.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-05-05 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuk oparitu nahi zenizkion
belarritakoen printzak
zuk nahi zenuen barbiak jantziz
loratzea bere ditxak.
Beti ez dira zuzen irteten
aita ta amen plangintzak.
Alabak kontra eta alperrik
zure hezkuntza langintzak.
Botea holaxe ematen dute
baloiek eta bizitzak. *

Etorkizuna zer izango dan
sekula ez da jakiten.
Ai! Ama horren dotoreari
holako alaba irten!
Ta zenbait ama ipintzen dira
igual sutan irakiten
baina rugbian ikasiko du
ta ez ilusiorik ken
taldekoekin elkarlanean
eta aurrera egiten.

Hain zabala da etorkizunak
ditun aukeren tamaina!
Lehen bizitzak diseinatuak
nahiz zeuzkaten alajaina
kontuak pranko aldatu dira
ez gaitezela engaina!
Gazteek libre begiratua
gorputza eta mingaina.
Zorionez amek ez dute agintzen
eurek nahi luketen aina.



* Errugbiko baloia lurrera erortzen utzi du, azken puntua kantatzearekin batera.