Bertsos - View details   To know more about this section

2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-07-08 Amoroto Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza

Alkondara jantzita
tabernatik irten
Sebastianen antzera
zenbat astakirten.
Zuen asmoa zein dan
zelan badakiten
mezara etorten da
siesta egiten. (bis)

S. Lizaso

Goizero esnatzen naiz
besteen antzera
ezin ausartu hain goiz
tabernan sartzera.
Hargatikan sartu naiz
jaunaren etxera
zu ikustera nator
ez deskantsatzera. (bis)

M. Amuriza

Astero etorrita
ekin eta ekin
baina ikusten zaitut
gaur oso ezberdin
alperrik eingo dozuz
hainbeste ahalegin
ni ezkonduta nago
Jangoikoarekin. (bis)

S. Lizaso

Lasai horregatikan
neretzako berdin
baina lortu nezake
hamaika etekin
ta konpontzen bagera
biok elkarrekin
koinatu egingo naiz
Jangoikoarekin. (bis)

M. Amuriza

Ziria sartzen zabiz
Sebastian trebe
biok dakigu nor dan
zeruko errege
zu tartean sartzeko
ez errezu ez fede
ez litzake nahikoa
mirari bat ere. (bis)

S. Lizaso

Hemen zabaldu nahi det
zeruko atea
geroko itxaropena
da gaurko kaltea
ta mirari ta holakoz
ahaztu zaitea
nahikoa litzateke
zuk nahi izatea. (bis)

M. Amuriza

Mezara etorten da
astero gustura
pasau dana esatea
neuke orain gura:
belaun biko parau da
beherantza barrura
buruaz lurra jota
orduntxe itxartu da. (bis)

S. Lizaso

Federik gabe baina
heldu naiz mezeta
baita amestu ere
hamaika klaseta.
Burua lurraz jo dut
mekauen puñeta!
Agur nere ametsak
esnatu naiz eta. (bis)