Bertsos - View details   To know more about this section

2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-07-10 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jakin duzue aurten Iruñeko barraketan jarri duten noria Europako handiena omen dela; aire egokitua omen du, musika kabinan, eta zuek ere probatu nahi duzue. Txartela hartu duzue, igo zarete, eta goialdera iristen ari zaretela, barraketako argia joan da.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Norian igo gara
ze poz ze atsegin!
Nahi nuen izatea
zu nire erregin
goian muxu bat eman
ta ze zeru urdin!
Ta argia plast joan da
neri berdin-berdin
iluminatuko naiz
zure begiekin. (bis)

On. Enbeita

Hor zaude nire aurrean
begira-begira
egoera aldatu
egin zaigu di-da
baina hau da beroa
jertseari tira
elektrizitatea
ta bere harira
aire egokitua
ere itzali da. (bis)

J. Soto

Begira han Txantrea
hor dago aurrena
ta han Arrotxapea
jarrita hurrena
han goian Takonera
bidean barrena.
Ezkon zaite nerekin
neska ederrena
ta oparituko dizut
ikusten den dena. (bis)

On. Enbeita

Dena zoragarria
da hemen zuretzat
baina larritzen hasi
naiz Julio behintzat
egiak aitortzeko
ordua hau da aintzat
botako nahi nuke behera
begiraturen bat
ez dizut esan baina
bertigoa daukat. (bis)

J. Soto

Nik goxatuko zaitut
eta ez hartu su
alturak zer dela ta
kezkatzen zaitu zu?
Behean atrakzioak
ikusten dituzu
ta ni berotu egin naiz
zuri emanda muxu
nere atrakzioan
jarri nahi al duzu? (bis)

On. Enbeita

Zuzenean joatea
deitzen zaio horri
eskibatu ostean
mila potrozorri.
Bale zure eskuak
gerrirantz igorri
oraintxe nago pozik
oraintxe hain gorri
justo baietz oraintxe
argia etorri! (bis)