Bertsos - View details   To know more about this section

2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-07-27 Aia Jaialdia
Conductor
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsolariei omenaldiak egiten zaizkie. Egin berria da Orion, Aiako eta Leitzakoen laguntzarekin, Lasarteren omenaldia. Demagun 2070ean gaudela. Hendaian, Urruñan edo tarteko plazaren batean Ametsen eta Sustraien omenaldia da. Zuei buruz zer kantatuko ote dute?

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina

Esango dute oso pertsona
jator ta onak gerala
bertso kantuan eiten dugula
ia hizketan bezala
jendeak gure bertsoak aituz
zeukala giro mundiala
Andoni ta Peñan omenaldin
kantatu zuten iguala.

A. Arzallus

Larogei eta hamar bat urte
guk bagenituzke kasik
orain ez nuke hartuko baina
entzungo nieke pozik.
Omenalditan ez du izaten
omenduak inun gaitzik
ze esaten duten ez naiz kezkatzen
zer pentsatzen duten baizik.

S. Colina

Jendeak pentsatzen duen hortaz
biok kezkaz lepo gaude
herri honetan nola loreak
izaten diren debalde.
Gure karrera hasi genuen
isilik uzkur herabe
ez al da hobe erretiratu
bat'e omenaldi gabe?

A. Arzallus

Baina zer egin inork albotik
luzatzen badu bertsoa?
Neri berdin zait pentsatuz gero
"Ez zen hain ona, osoa
ez zen izan denik ta onena
beti ez zen graziosoa"
esan bezate "Sinisten zuen
kantatzen zuen bertsoa".

S. Colina

Hitz bakarrean egon liteke
Amets karrera osoa.
Neri berdin zait eurentzat naizen
txaposo edo zozoa
berdin zait naizen txistosoa zein
parregarri graziosoa
esan bezate "Sinisten zuten
kantatzen zuen bertsoa".

A. Arzallus

Tira nik Sustrai nere bertsoan
beti biak darabiltzat
igual neuk eman behar dizkiet
azken bertso hoien giltzak:
esan bezate nola sortzen dun
ama batek ta bizitzak
erditzean bezela botatzen
zituztela beren hitzak.

S. Colina

Hurrengorako utzi ditzagun
loreak eta poemak
hurrengorako herri oso baten
rekonozimendu gorenak
hurrengorako urrun baitaude
omenaldiko orenak
oraindik ere ez dira jaio
han kantatuko dutenak.

A. Arzallus

Baina jaiotzen baldin badira
nengoke aurpegi alaiz
omenaldirik neuk ez nuke nahi
barruan egiten dit gaitz
baina nahi bada ekar bitzate
familiko, alkate, apaiz...
ezetz esaten lehen ez nekin ta
ikasi gabe hilko naiz.