Bertsos - View details   To know more about this section

2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Elosegi, Miel Mari "Luze"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk ondo ezagutzen zenuen gure Manuel, errimazale fina, errima berezien zalea. Zerekin errimatzen zuen Lasartek?

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ia Lasartek ze errima zun
galdera zaila izan da
nik txapelduna esango nuke
bada aitortzeko txanda
baina txapeldun hitzaren ordez
hobe jostuna esanda
erramintari izanagatik
hitzaren jostuna zan da.

Beste rima bat izan zitekeen
seguru asko izarra
edo bestela hainbeste rima
biltzen zitun ostadarra
edo bertso bat bota ondoren
sorrarazten zun "Earra!"
hala're hitz bat hautatuko det:
Lasarte gendun bakarra.

Gero beste bi hitz hor badira:
bertako, unibertsala.
Bere bertso bat entzun ondoren
pinportatzen zen azala.
Nahiz ta gehienok rima-neurritan
hartu gaur maisu bezala
bertsolaritzak ez du ahaztuko
gehiago ere bazala.