Bertsos - View details   To know more about this section

2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-09-13 Bermeo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Egoera berezi baten aurrean gaude. Uxue, parketik zoaz zure txakurrarekin, paseoan; aurretik korrika dator Arkaitz, ustekabean txakurrak salto egin eta bragetan heldu dizu, eta han dago, Arkaitz geldi, txakurra geldi eta zu aldamenean tiraka.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes

Rottweiler baltz-baltza da
galdu dot oreka
salto bat egin eta
heldu daust brageta.
Kendu eiztazu hemendik
eta emon buelta
igual denboreagaz
gustau eingo jat ta. (bis)

U. Alberdi

Ez dit kasurik egin
nahiz nik deitu bizkor
orain artean ez du
erasotu inor
baina goseak dago
igual jo du gogor
txorixo muturren bat
sartu al duzu hor? (bis)

A. Estiballes

Ba bai zentimetroak
dauzka hogeita lau
txakurrak hartu aurretik
ere egin du "Guau"
baina hurrengo baten
hobeto amarrau
ze holan jotzen dotset * ta
gehiau estutzen dau. (bis)

U. Alberdi

Neurria entzun dut ta
sentitu naiz gaizki
hoita lau zentimetro
baina egiazki?
Bueno koxka hor ekin
kendu horri zazpi
ta hamazazpirekin
ez al duzu aski? (bis)

A. Estiballes

Aski izan lei baina
hau da hau pastela!
Esaera batek be
ei dino horrela:
txakurrak ta jabeak
antzekoak direla
esperantza dot gero zeu
helduko zarela. (bis)

U. Alberdi

Nik nahi nuen muturra
horrantza zuzendu
baina kale erdian
ezin nabarmendu.
Ehiza txakurra da hau
ez zazu atzendu
ta ni lotsatzen banaiz
berak ehizatzen du. (bis)

A. Estiballes

Txakurra da altua
hau ez da bajua
"Grrr grrr" egiten hortxe
jabil ta gajua
jo ba gaur ehizatu dau
nire mondejua
ia noiz ehizatzen dauen
zure konejua. (bis)

U. Alberdi

Ondo igertzen zaizu
Bermioko kasta
zauria egin eta
hark zaurian hazka
baina berdetzen goaz
ja basta ja basta
txakurra ta untxia
etxera goaz ta. (bis)

* Jotzeko keinua egin du.