Bertsos - View details To know more about this section
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Ipuruaren atean gaude
gu gure pankartarekin
besterik ez da irtenbideai
nahi geniolako ekin.
Llorente eta Muniain pasa
dira euren poltsarekin
eta kabroiek ez digute ba
begiratu ere egin.
I. Elortza
Autobusean doazenena
bizitza ederra omen
geuk ere hoixe amesten gendun
nagusi egin baino lehen.
Llorente eta Muniainekin
Susaeta be hor zegoen
eskolan geugaz hasi zen eta
begiratu nun dagoen.
S. Colina
Hemen urteak pasatu ahala
hartu ohi denez nibela
Markel ari da hoberenekin
gu hemen gerlarik gerla.
Puto kasorik ez dute egiten
lehen esan dudan bezela
ta okerrena da egun osoan
eurei begira gaudela.
I. Elortza
Partiduaren aurretik emon
gura guk Alfaren parte
geure aurretik pasatu dira
herrikide zein alkate
oihu egiteko ez dot indarrik
zelan deitu ba nazkante?
Geuk ere berdin egiten gendun
ointxe urtebetera arte.
S. Colina
Baina estutzen ari ginela
pankarta edo kartela
aurrean Bielsa gelditu zaigu
ezin zitekeen bestela
ta esan digu "Benga karajo!
Eutsi goiari kauenla!"
Antzematen da bera're laister
parora joango dela.
I. Elortza
Bere ejenpluaz hartu dogu guk
indar eta abildade
partidu honetan Alfaren barri
egongo da bai halan be
Athletic gola sartuta biok
pankartagaz parez pare
baina duda bat etorri jata:
golik sartuko ete dabe?
S. Colina
Gu pankartaren atzean gaude
berriketan hitz eta pitz
ta bitartean gure aurretik
pasa dira izen anitz.
Golik ez dute sartuko edo
sartuko dituzte berriz
nahiago nuke gurea ere
enpate izango balitz!
I. Elortza
Nik ez dakit ba enpaterako
ba ete dogun nibela
patroiak dino geroago ta
beherago goazela.
Hau paradoja nire esperantza
futbolean dagoela:
badaezpada zapaturako
eginda daukat kiniela.