Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jakin berri dut hala ere nago
ia ezin sinetsita
multa neretzat ezin nun hartu
eta gainera bisita
epaitegian ezin det lortu
erreklamatzeko zita.
Injustiziak zabaltzen dira
Justiziatik hasita.
Ez naiz bakarra ate ondoan
ez zaigu falta marmarrik
reklamazio biderik gabe
nork ziurtatu biharrik?
Dirudienez diruak soilik
epaitegitan indarrik
justizia ere izango degu
aberatsentzat bakarrik.
PPk legea aldatu digu
gainera goitikan behera
jende xeheari galeraziaz
justiziaren aukera.
Lehen erruduna nor zan agertzen
saiatu jueza bera
ta orain berriz ez jakinean
denok errudunak gera.