Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Uria Albizuri, Jone
Viñaspre, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur betetzen dira 200 urte Grimm anaiek lehenengo ipuin bilduma atera zutela. Zu, Jone, oso ipuinzalea zara, baina ez zaizu gustatzen ipuin klasikoek emakumea nola tratatu duten historian zehar. Zure umeari ipuin horien bertsioak kontatzen dizkiozu, eta pixka bat nahasita dago. Kontatu dizkiozu Txanogorritxorena, Loti Ederrarena, denak aldatuta, eta gaur tokatzen da Edurne Zurirena kontatzea.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Iñaki Viñaspre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria

Ipuin berri bat kontatu behar
heldu zarenez galdezka
orain arteko ipuin gehienek
sortu arren nahiko kezka
honetan behintzat hasierakoa
horren desberdina ez da:
zazpi ipotxak gizonak dira
ta protagonista neska. (bis)

I. Viñaspre

Baina hala're buruan ditut
orain nahasketa kristonak
nahiz ipotxenak oraindik sortu
barrenean zorionak
klasean ere esan digute
"Dira meatzari onak
ta horregatik dute bizarra
ta denak dira gizonak". (bis)

J. Uria

Neskei ere eman zieten
meatzerako ordena
denak batera zeuden lanean
hori da gertatu zena
baina hala ere sartuta zazpi
ipotx hoietan barrena
hain juxtu eta kasualitatez
mutua zen azkarrena. (bis)

I. Viñaspre

A azkarrena zen mutua ta
sinisteko daukat lana
ez dut ulertzen mutua bazen
hori dugun nork esana.
Hitz egitea ta isiltzea
ustez ulertu dut dana
hargatik neskek horrenbeste hitz
egiten al dute ama? (bis)

J. Uria

Bai baina neskok diogun denak
badu nahikoa interes
ta bukaera aldeari beraz
arreta jarri mesedez.
Argituko dut justu kapital
berdean bizi garenez
printze urdinik ez da existitzen
eta berderik ere ez. (bis)

I. Viñaspre

Aber ulertzen dudan apurka
azaldu didazu zuzen
baina printzerik ez dela agertzen
oraindik ez dut ulertzen.
Esan didazu "Sagarra janda
apurka joan zen lokartzen"
eta printzerik ez bazegoen
dena nola konpondu zen? (bis)

J. Uria

Printzerik ez zen agertu eta
ipini zara artega
nola konpondu ote zen dena
hori da zure galdera
printzerik gabe konpondu zen bai
ta erantzuna hauxe da:
Edurne Zurik berak bakarrik
egin baitzuen aurrera. (bis)