Bertsos - View details   To know more about this section

2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (6. 2012)
Performance
2012-03-23 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Oiarzabal, Gurutze
Bertsolaris / Authors
Barroso, Odei
Exercise
Bakarka oina-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kupela taldearen Bizi zaitez bizi kantuaren zatia entzun da megafoniatik: "Bizi zaitez bizi, ahalikan ondoen, inork ez baitakigu, bihar zer dagoen".

Description

Melody
Kantuz sortu naiz eta II
Stanza name
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Stanza name:  Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)  
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarritan triste gaude
begirada ilun
irrifarra ttikia
esperantza urrun
etortzen den guzia
ez dugu ezagun.
Beraz aurreikusten
zetarako jardun?
Zer dator bihar etzi?
Ze berri da lagun?
Ze pasatu zen atzo
ta zer herenegun?
Momentua bizitzen
ikasi dezagun. (bis)

Orain direla armak
bonba, metraileta
batzuk badoazela
bakearen xeka
aurreikusi nahiean
gabiltza erreta
behar diren gauzengan
ezarriz arreta.
Bada txorakeritan
ez gaitezen neka.
Zergatik hartu utzi
jira eta buelta?
Zerbait lortu orduko
kentzen digute eta. (bis)

Batzuk erraten dute
“Presoak aurrena”
beste batzuk diote
guda bat hurrena
batzuek autobusa
ta besteek trena
batzuk nahi dute ezer
ta besteek dena.
Piztu beharko dugu
esperantza sena.
Ez beiratu ordua
ahantzi orena
ta bihar etorriko
zaigu datorrena. (bis)