Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Xenpelar Saria (21. 2012. Errenteria)
Performance
2012-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Lersundi, Mikel
Bertsolaris / Authors
Aizpurua Olaizola, Oier
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jendaurrean bertsotan aritzeaz nekatuta zaudete eta gai-jartzaile lanetan hastea erabaki duzue.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria

Beti pelmada ematen
behingoz behar dugu eten
bertsolaritzaz aspertu bainaiz
bertsolari izaten
gai-jartzaile halako baten
biok sartu behar genukeen
sariketetan behingoz gai onak
ipini ditzaten. (bis)

O. Aizpurua

Egin behar degu modu
hobeto egingo degu
orain artean gorputza dardar
horrenbeste ordu...
Gaur gai-jartzaile gera gu
beraz Jone hartu kargu
orain besteak izorratzea
egokitzen zaigu. (bis)

J. Uria

Zu zabiltzan gorrotoan
ni ere nabil gaurkoan
bertsolariak jarri ditzagun
beraz oztopoan
BECen buruz burukoan
jarri behar dugu atoan
esternokleidomastoideoa
bederatzikoan. (bis)

O. Aizpurua

Ideia ona atoan
nik ere badet golkoan
gaurko honetan ez dira joango
berehalakoan
bi txingurri desiertoan
gaia ez da joango doan
ta noski ere hau joango da
bederatzikoan. (bis)

J. Uria

Eta gaien ondorenak
jarri ondoren hortik zenbat
epailetzara salto egin behar dut
badauzkat bi lemak
epailetzan lan onenak
egin behar du hemen denak
buruz burura pasa daitezen
merezi dutenak. (bis)

O. Aizpurua

Nahiz eta egin herrena
hura izango da aurrena
buruz burura zergatik pasa
merezi duena?
Hau da pentsatu detena
nahiz ta zuk eman ordena
ni idazkari jarriko naiz ta
aldauko det dena. (bis)