Bertsos - View details To know more about this section
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
| Bertsoa entzun | 
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Puntua:
Noiz atera zenuen
zuk gidabaimena?
Elortza:
Ba beteta nik hogei
eta bosgarrena
ordurako bertsotan
plazetan barrena
huraxe izan nuen
garairik onena.
Puntua:
Puntu denak mantentzen
ez dago erraza.
Elortza:
nik legalidaderik
ez dut inoiz pasa
aizu ni Unai ez naiz
gidari eskasa
ta ederto moldatzen naiz
hortan neure kasa.
Puntua:
Beti frenatzen dugu
radarren aurrean.
Elortza:
Horretan ni bai nago
esan beharrean
bestela joaten naiz
Bide lasterrean
noizbait gelditu behar
ta derrigorrean.
