Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Telebistako saio baten arduradunak zarete. Zuen telebista-saioa audientzia galtzen ari dela eta, zuzendaritzaren abisua jaso duzue.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Saio eder bat egin genezan
esan ziguten aurrena
ta hor gabiltza gure ehun ta bat
gazteluetan barrena
baina audientzian eduki dugu
inoizko datu txarrena
Julian Iantzik kaltzontzilotan
aurkez dezala hurrena. (bis)

A. Martin:
Gazteluotan ezin liteke
herensugerik aurkitu
norbaitek behintzat ikusi du ta
badugu nahiko meritu.
Julianena ideia ona da
horrela zait iruditu
Julian Iantzik kantzontziloak
eranzten baldin baditu. (bis)

A. Sarriegi:
Programaraino etortzen zaigu
makina bat astakirten
zerbait fuertea behar degula
badet zenbait irudipen
ta Iantzirenak ez baldin badu
audientzian eragiten
Jon Maia jarri beharko dugu
mamuarena egiten. (bis)

A. Martin:
Baina orduan egongo dira
ikusleak beldurtuta
Jon Maiak maila eta altura
nahiko handia badu ta.
Beste zeozer bila daiteke
programa hau osatuta
Gazta zati bat sar genezake
copyright-a eskatuta. (bis)

A. Sarriegi:
Ez dakit hasi behar genukeen
halakoak erakusten
brainstorming-a burutu dugu
hasirik ideiak husten
baina ez dakit gu lan honetan
zergatik jarri gaituzten
egia aitortu behar badizut
neuk ere ez dut ikusten. (bis)

A. Martin:
Nik ere ez dut ikusten baina
ez horren altu hitz egin
beste aukera bat eman digute
goiko partetik behinepin.
Gure programa ken dezatela
ez badaukate atsegin
ta beti egiten duten bezela
jar dezatela Mister Bean. (bis)