Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-17 Murgia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Prest duzu dena. Gonbidatuak falta dira.

Description

Melody
Zuek horrela ikusi eta
Stanza name
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hots egin nion eguna jarri
uxatu neukan ikara
eta geroztik egun honen zain
zalantza eta zirrara.
Pentsatu orduko iritsi gera
jarritako honetara.
Hozkailuan daukat cava
ardoa zabalik jada
berotzen sopa kikara.
Baina hala ere bakarrik nago
eta zer gertatzen da ba?
Afaria eta ni pronto gaude
baina anaia falta da.(bis)

Ordua pasa berri da Aitor
eta nerbioei eutsi
itxarotea arte bat dala
amak zigun erakutsi
baina hala ere eskumuturra
igurtzi eta igurtzi.
Zenbat beldur ta iritzi!
Zenbat pentsamendu bitxi!
Zergatik ez da iritsi?
Abiatu ta ez iristeko
behar baita horren gutxi.
Ez nuke hortan pentsatu behar
baina ezin diot utzi. (bis)

Errepidean edozer gerta
edo edonork oztopa
berdin baztarra jota edota
koxka gainera igota.
Beldur guztiak dauzkat barruan
eta odola borborka
ez diot nik txarrik opa.
Hara ba tinbrea joka!
Nere bihotza saltoka.
Berriz irrifar egin dezaket
anaia hemen dago ta
zopa kikaran hoztu egin da
baina ja ez zait inporta. (bis)