Bertsos - View details   To know more about this section

Ateratzen hasi ezkero gaurko hamaika argazki [Bertsoa]

General information

Description

Title
Ateratzen hasi ezkero gaurko hamaika argazki
Melody
Azken tragotxo hori hartu
Stanza name
Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Content

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Ateratzen hasi ezkero gaurko hamaika argazki [Bertsoa]

Stanza name:  Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ateratzen hasi ezkero gaurko hamaika argazki
Emakume batek baditu mila muga ta lubaki
Gure artean ere badabil hainbat Kamerungo Iñaki
Ikusezin direnak gutzat, isolatu ta bakarti
Askatasuna eskatzen dugu, ez arau ta ez aitzaki
Legeak aukera emanda geuk nahi dugu erabaki

sexuan libre dabiltzanak, zenbat dira?lau bat katu?
neska jaungoikoarengandik oraindik ez da askatu
homosexualek ezin dute haien beldurra uxatu
zergatik gutxiago dena gupidagabe bortxatu
kasu hau ezagutzekotan besoa tinko altxatu
zergatik ezin da sexuaz nahi den bezala gozatu

nagusi izan arren munduan internet, whatsapp ta facebook
oraindik erditzerakoan guztia ez da Hollywood
zenbat emakume hiltzen den ederki badakigu guk
pobrezia handia baita, jakina: no money no food
arazo honi aurre egiteko behar dira neurri batzuk
bizitza bat ez dadin galdu beste bizitza baten truk

Ablazioa gaitzat hartuz, zein ankerra den idea
askatasuna horrela moztuz, zurea eta nirea
zenbat zimeldutako bizi, larrosa eta orkidea
zergatik ez da mundua hoien labana bezain librea
eskatzen bagabiltza baina, ez da erreza bidea
norberak nahi bezalakoa izateko eskubidea

Jainkoak asko maite ditu Ekuador behean daudenak
han apaizek jartzen dituzte ume berrien izenak
kondoiez estali ditzagun hango santisima denak
salatzen ez gara lehenak, hobe bagina azkenak
bada ordua jarraitzeko esaten diguna senak
kristonak egin nahi ditugu ta ez beti Kristorenak