Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen bion alaba kartzelaratu zutenetik lehenengo Gabonak dituzue etxean. Zuk, Agin, urtero bezala ospatu nahi dituzu. Jonek, ordea, ez du ospakizunetarako gogorik.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Martin

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rezola

Lixto dazkat tripakiak
ta gainuntzeko jakiak.
Ze bide hartu behar digu Jon
gaurko debatiak?
Ondo gaude atxikiak
eta utzi aitzikiak
ezertarako ez du baliyo
negar egitiak. (bis)

J. Martin

Eguberriak heltzean
zenbat janari eltzean!
Baina tamalez garrantzitsuna
ez dago etxean.
Janarien babesean
zertan jardun jolasean?
Ez ditut behar nere alabak
probatu ezean.
Ez ditut behar gure alabak
probatu ezean.

A. Rezola

Orduan zuretzat kalte
jatena utzi aparte
atzera beida zer dala eta
ote zabiltzate?
Fetxek aurrera darraite
han egongo da nunbait’e
ez ospatziak ez du esan nahi
ez degunik maite. (bis)

J. Martin

Nik gogoratzen dut maitez
hortaz konturatu zaitez.
Data hauetan gizon lodi bat
etortzen da gauez
Euskal Herrian gaudenez
gure etxera tamalez
gizon urdinak etortzen dira
Olentzeron partez. (bis)

A. Rezola

Olentzerokin akabo!
Sentitu behar arraro
alaba hari eskatzerikan
mattia ez dago
ezin du ekarri klaro
ta guztiz seguru nago
gizon urdinei eskatuz gero
are gutxiago. (bis)

J. Martin

Nago pentsatzen egona
kartzela baten lau horma
nere sabelak dun hutsuneak
dauka haren forma.
Alaba etortzea hona
ekartzea zoriona
hori soilikan da nik ospatu
nahi dudan Gabona
hori soilikan da nik ospatu
nahi nukeen Gabona.