Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaztetxotan bikote izan zineten. Hogei urteren ondoren, topo egin duzue, bakarrik bizi zarete eta ez duzue bikotekiderik.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin

Ikusi eta lehen unetik
zenuen zuk piztu sua
azkartzen duzu nere arnasa
eta geratzen pultsua.
Zu berriz ere aurkitzea da
ohore eta luxua
oraindik ere ezpainetan dut
zure lehenengo muxua. (bis)

I. Apalategi

Taberna baten ezagutuak
elkarri hizketan ozen.
Bi hamarkada pasatu dira
parez pare gaude zuzen.
Zuk oso ondo dakizu muxu
hura zer-nolakoa zen
nik idea bat badaukat baina
ez naiz ondo gogoratzen. (bis)

A. Martin

Gogoratzeko muxua eman
ta jada mundua mundu
berri bihurtzen ari zaigula
diot segunduz segundu.
Urte hauetan bikote formal
bat izan dugu helburu
maitatzen ahaztu egin zaigu ta
sufritzen ikasi dugu. (bis)

I. Apalategi

Maitasunaren aurrea ona zen
probatu degu atzea
bakardadea nahi ez denean
izan baileike trantzea.
Kostata baino tokatu zaigu
gu bioi konturatzea
eta sufrituz ikasi degu
zer dan norbait maitatzea. (bis)

A. Martin

Nola maitatzen ezin den jakin
pixka bat sufritu gabe
gaur harreman bat hasi behar bada
biok prestatuta gaude.
Zatoz honantza eman eskua
ta jar zaitez parez pare
ta maitasunak baietz bihurtu
berriro ere nerabe! (bis)

I. Apalategi

Lehenago sua aipatu dezu
jarrita neri begira
hura neretzat San Juan sua're
ez zan izan baina tira!
Hain indartsua bazen su hori
brasak geldituko dira
Alaia guazen aulkietara
ta emaiogun segida! (bis)