Bertsos - View details To know more about this section
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre
Ze negargure dedan
ez noa esatera
bota gorri hoiekin
gora eta behera
barrita ziztrin hoiek
neri ez atera!
Herniyora iyo gera
ez Everestera! (bis)
A. Martin
Lehendik igoak ditut
nik Everest batzuk.
Zuk tortilla jan eta
ardoari zurrut
zahatotik tragorikan
nolatan hartu guk?
Bestela malda doble
ikusiko baitut. (bis)
U. Agirre
Eskutan ditugunak
nahi lituzke truka.
Malda gora ta behera
nolako burruka!
Malda doble ikusten da
hori ezin det uka
baina ez diyo ajolarik
beherantza degu ta! (bis)
A. Martin
Ez duzu nahi ohiturak
guztiz apurtzea
nahi duzu tragoxka bat
zuri lapurtzea
merezi duzu izerdi
patsetan urtzea!
Zugatik jarri dute
goiko gurutzea. (bis)
U. Agirre
Ospatzekoa ez al da
hartu degun blaia?
Zuk figura nahi dezu
mehea ta galaia
ez dezu disfrutatzen
nahiz gogotik saia
zuk izena bakarrik
daukazu alaia! (bis)
A. Martin
Izana ere badut
ez izen bakarra
baina zure ondoan
gertu dut negarra.
Geratu zaitez bertan
edaten pattarra
gorantza goaz ni ta
nire isostarra. (bis)