Bertsos - View details To know more about this section
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Badaukat nere etxea
ta badaukat nere lana
ordaintzen ditut gastuak
bai arropak ta bai jana.
Beraz dirua ez da gaur
behintzat faltan daukadana
eta ez nuke nahi bihur
dakidan betiko zama.
Komunikabide asko
datoz orain neregana
baina pentsatu ezkero
zer da ba gertatu dana?
Beraiek egiteko gai
ez direla egin izana.
Beraiek egiteko gai
ez direna egin izana.
Gutxien uste denean
edonork sorpresa zain du.
Batzutan besteak dira
kasu honetan orain gu.
Diru horrek egoera
ziezadakeen zaildu.
Egia esan alperrik
ez zen bidean azaldu.
Patuaren trukoa zen
urrundik nuen usaindu
baina beti ezin gera
egon horren zain berandu
ta lasai lo egitea
diruz ezin da ordaindu. (bis)
Batere pentsatu gabe
eman nuen zuzenean.
Zer egin behar nuen ba?
Txarrenean-txarrenean
gaur edozer egiten da
diruaren izenean
atzean hortxe baitago
beti edo gehienean.
Nahiz nik ere arazoak
izan nituen lehenean
gizartean zerbait gaizki
ez al doa azkenean
eskuzabala izatea
heroikoa denean? (bis)