Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaztetan Ameriketara joan zineten, eta erretiroa hartutakoan, Euskal Herrira itzuli zarete. Zu, Beñat, damututa zaude, eta hara bueltatuko zinateke. Aitor gustura dago hartutako erabakiarekin.

Description

Melody
Lagundurikan danoi I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Guk abenturarako
a ze egarria!
Garai hartan krisia
ere hain larria.
Hemen dena moderno
ta dena berria
porlana ere dago
ja nonahi jarria
hau ez da ezagutu
genuen herria.

A. Sarriegi

Modernitateari
zuk zenbat aipamen
hura ere ezberdina
da orain eta lehen.
Lehen burua hemen ta
gorputza han nuen
baina nola etxera
itzuliak garen
gorputza ta burua
biak dauzkat hemen.

B. Gaztelumendi

Ni ere lehen nenbilen
etorri beharrez
baina egiteko zail da
esateko errez.
Gu banatuta bizi
izan ginen aurrez
etorkina halaxe
degulako berez
leku denetakoa
ta inongoa ez.

A. Sarriegi

Erabakia hartzea
ez zen ez erraza!
Beñat guk han geneukan
etorkinen traza
itsasoa pasata
mende erdi pasa.
Orain berriz itzuli
gera gure kasa
ta hemen eman nahi det
nere azken arnasa.

B. Gaztelumendi

Ta hori esanda ondo
gelditu zera ño!
Nik ez det ezagunik
guztia da laino.
Zerbait espero eta
zenbat desengaino!
Artzai izan asmotan
joan ginen haraino
ta hemen ez gera bi
ardi galdu baino.

A. Sarriegi

Haraino joan ginen
harturik Konkorda.
Bidea onartzea
neretzat gogor da.
Hala dela esateko
hemen inor nor da?
Artzaien aipamena
hor daukazu hor ba
ni artzaia naiz eta
hau da nere borda.