Bertsos - View details   To know more about this section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Performance
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Etorkinak zarie. Euskara ikastea merezi ete dauen pentsetan hasi zarie.

Description

Melody
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Ez dakit hemen zer esaten dan
ez aurre ta ez atzeko
ikasten hasi behar genduke
umetan egin antzeko
eta hori ez bedi bakarrik izan
lan hobe bat bilatzeko
baizik bertoko herritarrak ta
herria hobeto ulertzeko.

A. Estiballes
Kalerik kale ibiltzen gara
diskoak saldu ta saldu
ta saltzaileak eroslearen
hizkuntza jakin behar du
jaso gintuen herri honetan
integratzen bagara gu
ahoak itxi ditzakegu ta
ate berriak zabaldu.

E. Lekue
Senegaldarrak saltzaile eta
euskaldun asko bezero
sarri begitu dauskue txarto
ez gaitue hartu bero
baina apur bat hobetzea dot
hizkuntzan bidez espero
beti hobeto hartzen gaitue
egunon esan ta gero.

A. Estiballes
Gainera ditut nik euskaldunak
diren hainbeste bezero
herri honetan euskaldun dira
herritar laurdena edo
bertoko askok egin ez duen
ahalegina egin ezkero
ihes doazenek beso zabalik
hartuko gaituzte gero.

E. Lekue
Neu ere nago derrigorrezko
kontua dala sinetsita
euskaltegira joango gara
gu bihar bertan korrika
era hortara sortu geinkena
da kultur truke polita
geurena eureri irakatsita
ta eurena ikasita.

A. Estiballes
Esaten dute oso erreza
ez omen dela euskara
baina bizitzan pasa ditugu
hona heltzeko mila traba
euskaltegira zeugaz joango naiz
zeu ere joaten bazara
eta biharko zergaitik itxi
oraintxe joango gara.