Bertsos - View details To know more about this section
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Stanza name:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lau urtez egon naiz kartzelan ta
gaixotu egin naiz aurten
horrexegatik epaile batek
kartzelaldia dit eten
konfinatuta nago Parisen
gogoan kontra hemen bizitzen
ta eskuak dauzkat hozten
txamarran sartu ditut eskuak
ta begira zer dan irten
CNIko bi poliziak
aspaldi eman zidaten
arazoren bat bada gizona
zuk lasai deitu ezazu hona
horixe esan ziguten
ta atxilotu ninduten.
Aspaldi hontan kalean nago
baina ez nabil oso baikor
nire atzetik ustekabean
beti kotxeren bat dator
gaurkoan ere ze katxondeo
C4 bat ta bi ford mondeo
neure atzetik egoskor
telefonoa hartu dut eta
zenbakira deitu bizkor
beste aldetik ahots goxo bat
ministerio del interior
ta esan diot naiz Iurrebaso
zuk ezagutzen nauzu akaso
ahora se pone si señor;
baina ez da jarri inor.
Atzetik gizon batek esan dit
telefono hori laga
ez da euskalduna baina ordea
ondo egiten du euskara
telefono hori erreta dago
eta ez deitu horra gehiago
ez zaitez bihurtu traba
baina prozesu berri hau ere
trabatuta dago hara
ta gure ustez hor bertan ere
zu garrantzitsua zara
bi aste barru berriz Genevan
orain lau urte egin zen eran
joan helbide honetara
ta han elkartuko gara.