Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
| Bertsoa entzun | 
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
		
				
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Arratsaldeon bertsozalea
aspalditik zaudena zai.
Joxe Agirre joan zaigu ta
gaur ez gatoz horren alai
baina oholtzan elkartu gara
lau arreba ta lau anai.
Elkarrekiko lehian gabiltza
baina ez gara elkarren etsai.
Nik hiru edo lau egun pasa
ditut ai izerditan blai.
Eztarria dut urratu xamar
ahotsa daukat nolanahi.
Etxahunek eta Fredik el pupas
deitzen didate baina ai!
Ahotsa galdu nezake baina
txapela ez dut galdu nahi.
