Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza:
Garai batean gendun gizarte
on eta gizarte gure.
Azken urtetan bihurtu jaku
bazterketaren orube.
Inork erosi nahi ez dauanan
bila gu gara bi suge.
Gizartearen zakarrontzira
bota al zaittue zu be?
O. Enbeita:
Hementxe nago zu zelan zagoz
ta gaur berorrek zer dino?
Ni be jausi naz ta nor jausiko
jakun etz dakit ondino.
Gizarte honek baloreetan
badauka hainbeste laino
gurago dabe hau botatea
guri emotea baino.
I. Elortza:
Baina hemen itxi dabenez gero
guk topatzeari ekin.
Hemengo sagar horko platano
nahiz ta eskuak euki zikin
Baina txarrena be hau ez dala
beharko zenduke jakin
Afrika laurden bizi leiteke
guk izten dogunarekin.
O. Enbeita:
Onentsuena jan egiten da
eta beste dana bota.
Kapritxoakaz betetan gara
gauz handikeriak jota.
Afrikan eta hemen be lagun
bada nahikoa borroka
gure mundua fruta hau baino
Ustelduago dago ta.
I. Elortza:
Gure mundua ustela dago
eta jente asko mutu.
Baina hau dana gobernatzeaz
laster behar dabe damutu.
Geroago ta gehiago gara
te behar doguz egurtu.
Laster atea botako dogu
eta barruan lapurtu.
O. Enbeita:
Hona etorten daroadaz nik
hilabete eta piko
baina jendea egiten dabe
astiro astiro ito.
Derrigorrean ostu behar da
espabilauta mutiko.
Zakarrontzian be ez dogu eta
laster danontzat eukiko.