Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Performance
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ingalaterrara joan zarete lan bila. Han jakin duzue Isabel II erreginak langile bat behar duela. Han zaudete Buckingham Palacen lan elkarrizketa egiteko zain. Hiruna bertso, zortzi txikian, Onintza hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita:
Aupa ni naz Onintza
eta zuk ze izen?
Urduri samar zagoz
zuritxo hain zuzen.
Ni egun baten Madrilen
be han sartu nintzen
eta ohituta nago
kortean ibiltzen.(bis)

J. Uria:
Beraz zu harrotuta
zatoz hona hara.
Madrilen ibilia
noizbaiten baitzara.
Baina esango dizut
aizu diputada:
Madril honen aldean
oso kutrea da. (bis)

O. Enbeita:
Horrenbeste badakit
neska lehendik neuk be.
Hau da tapizeria
que fuerte, que fuerte!
Eduki nahi neuke hemen
nahikoa suberte
bere hiloben gela
zaindu gura neuke. (bis)

J. Uria:
Zure ondoan nago
suertean ditxan.
Irabaziko zaitut
gainera palizan.
Diferentzia baita
dakizuen gisan
Muxikakaoa edo
Getxokoa izan. (bis)

O. Enbeita:
Zuk ez dozu klaserik
ta glamurrik be ez
ta ni munduan asko
ibili izan nazenez
postu hoba batera
egingo dot ihes
zu ezkatzeko pintxe
ni ama de llaves. (bis)

J. Uria:
Ez zaituzte hartuko
Onintza potxola.
Korteetan zenbiltzan
beti hala hola.
Erderaz mintzatuta
borborka odola.
Erderaz ez dakizu ta
ta inglesez nola. (bis)